4/22/2015

Kaixo guztioi, 

Negutegiko landareak aurrera doaz eta gehienak landatzeko prest. Lehen hezkuntzakoekin lur-saila partekatu dugu eta gure txokoa neurtzen ibili gara. Sei talde, sei eremu eta bakoitzarena neurtu behar! 

Gure landareak:


 Kalabazinak hosto ederrak ditu
Tomate landare batzuk karakolek jan digute .
Tipula elegantea eta zerba hostoak ere aurrera doaz.



Piperra oraindik txiki xamarra dago baina tira! Landatuko dugu hazten denean.

4/13/2015

Kaixo guztioi,

Aste Santuko oporrak  bukatu dira eta gure haziak ernetu diren ikusteko irrikan etorri gara ikastolara. 

Begira!! Hazi dira eta batzuk landatzeko prest daude!